Modak mugitzen gaitu, ilusionatzen gaitu, hunkitu egiten gaitu. Moda pertsona gisa definitzen gaituen eta gure nortasuna proiektatzen laguntzen digun mugimendua da. Hitzezkoa ez den komunikazioa lantzeko aukera eskaintzen digu. Modarik gabe, ez litzateke nortasunik egongo.
Difusión Moda Internacional erakundea, 1978tik darama moda esparruan lanean. Gaur egungo DMIren baloreak sortzaile berak ezarri zituela esan daiteke. Hala, lan-talde osoari (bulego zentraletan, nahiz Donostiako showrromean lanean dabiltzan profesionalei eta penintsula osoan dauden 30 merkataritza agenteei) transmititu izan zaizkie balore hauek: dedikazioa, konstantzia eta adorea.
Gure bezeroekin elkarbanatutako esperientzia, aholkularitza eta tratua, 600 boutique eta bainuko arropan espezializatutako 150 denda baino gehiago izatera eraman gaitu.
Ahalegin hauek, DMI Europako moda banatzaile nagusienetariko bat izatea eragin du Espainia eta Portugalen.
Argi dago moda dela elkartzen gaituena.